Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BESAMOTZA

«HAIN ZUZEN»
TAPIA ETA LETURIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2002

 

Etxean ikasiak ez zaizkidak berehalakoan ahaztuko

Badakik nahi ‘ta ezin, okerra izan eta zuzentzen gaitza

Lagun loratuak amets eta zigarro kiratsa

Ez badu kirol izerdiduna inguruan

 

Maitia hi haiz nere besamotza

Ene maitemin larrien truke

Begirada miopearen moztasuna besterik

Eskatzen ez duena

 

Txepelaren hego haize ergelak eta zintzoegi

Honen ipar orratzak hautsi dizkik dabenerako hire ezak

Maitia hi baihaiz nere besamotza

Hire ezker faltak probokatzen nau

Ene buruaz hi egiten nau

 

Ene buruaz hi bai, alajainena ni alu gozo asko

Bakar haitza hire bizi minetako pendiz malkorretan

Kupida gabe jausi nauk gordina

Eta larrua bizirik hemen naukak maitia

Besamotz maitia

 

Hitzak: Jakoba Errekondo

Musika: Joseba Tapia