Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GEZURRA NAGUSI

«GOZATEGI»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1995

 

Aitzakiak, aitzakiak

garbitu mukizapiak

noraezean dabiltza

panpinezko gizakiak

Tolosako babak eta

arkauteko barazkiak

bart gauean jandakoak

goizean bota dizkiat.

 

Jaurlaritza, jaurlaritza

laister eman dezu hitza

Madrili esku emanda

ze arraiotan zabiltza

bost axola euskaldunon

lana ta bizi baldintza

zein aberatsa zinake

gezurra urre balitza.

 

Tripako tripartito

miliki eta fofito

marionetak eskuetan

pozik dabil Felipito

horrenbeste txontxongilo

horrenbeste txoropito

buelta ta buelta artean

heuren kasa baietz ito.

 

Arlotea, arlotea

luxusko monigotea

duzun zeregin bakarra

poltroietan egotea

herria saltzen duenak

merezia du dotea

nahikoa jasaten dugu

gainezka dago potea.

 

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea