Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GAZELA ALA LEHOIA

«NEUM»
MALTZETA
SOAR ETA ABAR, 1996

 

Goiz-goizero Afrikan

(egia horratikan!)

lehoi bat esnatu eta

hasi ohi da korrikan,

goseak hil nahi ez badu

gazela harrapa dezan

hasi ohi da korrikan.

 

Goiz-goizero Afrikan

(egia horratikan!)

gazela bat esnatu ta

hasi ohi da korrikan,

baldin eta nahi ez badu

lehoiak irents dezan

hasi ohi da korrikan.

 

Eta horrexegatikan

(egia horratikanl)

ni esnatzen naizenero

hasi ohi naiz korrikan

begiratu gabe naizen

gazela ala lehoia

hasi ohi naiz korrikan.

 

Zu zeure aldetikan

zer zabiltza, utikan!,

ni geldiarazi nahian?

Utz nazazu korrikan

zeu baitzaitut arrazoia,

gazela ala lehoia,

egiteko korrikan.

 

Hitzak: Jesusmari Mendizabal

Musika: Mamen Maltzeta