Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

TRUMOIA

«TRIKRISIA»
IMUNTZO ETA BELOKI
ELKAR, 1993

 

Trikiti honen irria

zailtasunaren larria

doinu hau omen genuen

nonbaitetik ekarria

trikiti honen irria

Azkoiti erdian dago

berezko harrobia.

 

Pozaren pozez algara

atsegina ez al da ba?

zer axola kanpokoa

euskalduntzen baldin bada (bis)

pozaren pozez algara

haruntz-honuntz dantzatzen da

musikaren bolara.

 

Gure aitonan kasketa

berrikuntzakin aseta

hau ez da frantses musika

ezta Parisko museta (bis)

gure aitonan kasketa

trikitia jotzen degu

hiru-lau bat klaseta.

 

Doinu berriak dastatu

nahiz zaharrik ez ukatu

gure sail hontatik ere

nahi duzuena hautatu (bis)

doinu berriak dastatu

nahi duenak entzun eta

nahi duenak dantzatu.

 

Hitzak: Beloki

Musika: Imuntzo