Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ZUEI OHORE

«TRIKRISIA»
IMUNTZO ETA BELOKI
ELKAR, 1993

 

Abaiņo San Blasetan

neskazaharrak bentanetan

Mauriziaren kantuak

euskaldunen arimetan

Bizkaiko sorginen hotsa

gure oroimenetan.

 

Maurizia Maurizia

Bizkaiaren garrasia

Primi Erostarbe berriz

gipuzkoar irrintzia

altxor paregabea da

tradizio bizia.

 

Andra indartsu koplari

amona irrintzilari

horra pandero gainean

gure erraiak kantari

iraganaren ate ta

geroaren atari.

 

Hitzak: Jon Sarasua

Musika: Imuntzo