Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AMONAREN MINGAINA

«SATURNOTRIK»
IMUNTZO ETA BELOKI
TRIKI ELKAR, 1996

 

Leitzar irainak hauk dituzue

txaketa bueltas demonio kaikue

figura gaiztokoa haize pasatue

atso pardelas edurtestue

marizkin urdandei

etxekalte zorritsue.

 

Goierrikoak, horra: tuntunleloa

goikarri petrala sokormazoa

ataiko paitea baino lotsagabegoa

anima erratue ņaņo inozoa

ontzarmario satarratsa

arbihazitako kusoa.

 

Bizkaiko irainak: lupu baezpaku

babalasto atzerre txarriburu

mariapo jantxakur lantzoi umemoku

lapazorrixe zantar azaburu

txakurmosu zorrizto

ikomelau astaburu.

 

Gure amonaren

hiztegi bikaina

nahiz maitasun kontuan

edota irainak

ez du erdoilik ez ez

amonan mingainak.

 

Hitzak: Beloki

Musika: Herrikoia-Imuntzo