Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

SOINU TTIKIA

«SATURNOTRIK»
IMUNTZO ETA BELOKI
TRIKI ELKAR, 1996

 

Soinu ttikia deitzen didate

kanpotartzat omen naukate

herriz herri atez ate

euskaldundu egin naute.

 

Europa zaharrean ozta-ozta

tirolesak mussette berdin polka

nun-nahi atzeman dut

erritmo nahasien zopa

Amerikan kajun kontry folka

erritmo ororen erronka.

 

Rockanrol kajun da Tex-mex

trikitixa fandango zergatik ez?

 

Soinu ttikia deitzen didate

kanpotartzat omen naukate

herriz herri atez ate

euskaldundu egin naute.

 

Elgetak jantzi nau musika hitzez

Sakabi ta Auntxak historia eginez

Mauriziaren oihu ozenez

bizirik naiz zorionez

erritmo ororen mozkorrez.

 

Rockanrol Kajun da Tex-mex

trikitixa fandango zergatik ez?

 

Hitzak: Beloki

Musika: Kajun - lmuntzo