Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AMASEMEAK OHERAKOAN

«TAPIA ETA LETURIA BAND»
TAPIA ETA LETURIA BAND
ELKAR, 1995

 

Ama jolasean ta haurtxoa irrika (bis)

Soin txurian irrixtan laztanen kilika.

Kiri kirika!

Laztanen kilika.

Aho gorri ttikian ba dittu bi kika.

 

Orratx mutturrak xixta miņaren punttua. (bis) Oddol ttantta batera biltzen da mundua.

Papo pupua!

Miņaren punttua.

Hilargian yotzen du haizeak ttuttua.

 

Galtxa motxak hautxita horra xirrikua. (bis) Ixter txokoan ongi gorde ņiņikua.

Ttiki ttikua!

Gorde ņiņikua.

Kattuak yanen dizu koxkan pittikua.

 

Ogi pittin batekin tori kokoloa. (bis)

Haundia egitteko seme pottoloa.

Egizu loloa!

Seme pottoloa

Gauez etor ez dadin hegan mozoloa.

 

Hitzak: Patziku Perurena

Musika: Tradizionala-Tapia eta Leturia