AITA SEMEAK
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Kopletan egingo dugu
orain trikiti erronka
gazteak zaharren aurka
bada nahikoa borroka
ezberdina izan ohi da
bi belaunaldiren soka
irabazi nahi duenak
gaztearen alde joka.
Lehenago jotzen zenuten
mendian eta ermitan
gaur baino festa hobeak
ikusten ziran sarritan
gu mundu mailan gabiltza
egungo moda berritan
t'ezin dezue luzitu
hemen bertako herritan.
Kanpora joate horrek
ote dauka hainbat gradu
merezi duen guztiak
zabaldu egin behar du
Elgetaren eskola zaharrak
funtzionatzen dihardu
diferentzi gutxiz baina
pixkat hobeak gera gu.
Ansorregiren airea
ez al degu berezia
bai baleuka epelderi
sobratzen zaion guzia
gehiena dakinak ere
badauka zer ikasia
herriak epaitu beza
gure arteko auzia.
Hitzak: Epelde-Ansorregi
Musika: Larraņaga aita-semeak |