Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

NERE AITORTZAK

«GAUEKO ERRONDEA»
ZABALETA ETA IMANOL
ELKAR, 1994

 

Geure bizimoduaz

ahazten gara gu maiz,

ta hobe izanen da

aitortzea garaiz:

sartu banintzen sartu

lekaidetan apaiz,

landerrei hamaika sos

eder kendua naiz.

 

Ez duzue askiko

zortziko batekin,

nahi baldin baduzue

nahikoa far egin.

Dena esan behar dut

kontatzen hastekin;

maitasuna egin dut

serora gaztekin.

 

Haize indarren menpe

dabilkit gorputza,

hemendik hara eta

handikan honuntza,

kolpe asko tira dut

bainan beti hutsa,

libertaderik bada?

zakurraren putza!

 

Iluna bada nonahi

argitasun pixka,

arrats luzean noa

bidean ixilka:

hilargia farrez dut

izarrak maxika.

Haizeak jasoko du

nere gau musika.

 

Musika: Zabaleta eta Imanol

Hitzak: Patziku Perurena