Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GAUEKO HAUR FANTASIAK

«GAUEKO ERRONDEA»
ZABALETA ETA IMANOL
ELKAR, 1994

 

Sukaldeko harraskan ur tantak plixtaka

haurraren lozorroa urratzen pixkaka

gogoan xixtaka!!

urratzen pixkaka

gaua kirimolatzen izarrak brixkaka.

 

Ataurrean zakurrak ilunari zaunka

katarra ta katua, ganbaran iraulka

ziriki zirauka!!

ganbaran iraulka

hontzak urrun kantari gauari birauka.

 

Hosto beltzak aidean: sorginen kromoak

haize gainean dabiltz burrukan momoak

bildur zomorroak!!

burrukan momoak

gaua dardaraz dauka otsoen orroak.

 

Izuak askaturik loaren aloza

iradipenen sokan ikara ta poza

inon ezin goza!!

ikara ta poza

hilargia leihoan: odolezko sosa.

 

Musika: Zabaleta eta Imanol

Hitzak : Patziku Perurena