Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ANTTONI ETA ANTTON

«GAUEKO ERRONDEA»
ZABALETA ETA IMANOL
ELKAR, 1994

 

Hormatxoriak negu gorrian

ez du atsegin elurra

zerua goibel, kabia hotza,

ta janari gabe lurra

ai, maite, nere bihotzak duen

zure hotzaren bildurra

biontzat kabi bat berotzeko

bilduko nuke egurra.

 

Ai, Anttoni! Ai, Anttoni!

ate ondoan nago ni.

Ai, Antton! Ai, Antton!

ate ondoan hor konpon.

 

Enarak ez du behin egindako

kabirik inoiz aldatzen

urtero beti kabi haretan

umeak ditu bazkatzen

baņa zu, Antton, enara txarra

zaitut neretzat bilatzen

jai bakoitzean neska berri bat

ikusten zaitut maitatzen.

 

Ai, Anttoni!...

 

Enarak ere bere kabia

galduta badu ikusten

biderik gabe harutz ta honutz

kabitik du aldegiten

egarrik dagon nere bihotza

zuk eman ezik edaten

berriro ere ibiliko da

gogorik gabe nunbaiten.

 

Ai, Anttoni!...

 

Musika: Imanol Urkizu

Hitza: Herrikoia