Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ATSEGIN

«JUANITA»
FURUNDA
IZ, 1998

 

Gauean egiten dut parranda

kalimotxo pare bat edanda,

Gauean egiten dut parranda

afarian txuleta bat janda,

 

Baina goizean bakean utzi ni,

eta ez deitu telefonoz,

umore txarrez jaikiko naiz eta,

norbaiti jotzeko gogoz,

 

NIK DUT ATSEGIN GOIZEAN LO EGIN,

MAINDIREPEAN EGON AMETSETAN,

NIK DUT ATSEGIN GOIZEAN LO EGIN,

ETA ILUNTZEAN JAI.

 

Gauean maite zaitut gehiago,

den dena ikusten dut politago,

Gauean maite zaitut gehiago,

ilunpea bizirik baitago,

 

Baina goizean bakean utzi ni,

eta ez deitu telefonoz

umore txarrez jaikiko naiz eta,

norbaiti jorzeko gogo,

 

NIK DUT ATSEGIN GOIZEAN LO EGIN,

MAINDIREPEAN EGON AMETSETAN,

NIK DUT ATSEGIN GOIZEAN LO EGIN,

ETA ILUNTZEAN JAI.

 

Musika: Aitor Furundarena

Hitzak: Aitor Furundarena