Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GURE HITZA

«MURUMENDIKO MARI»
KOLDO ETA ARANTXA
TX, 1996

 

Triki-Tixa da gure hitza

bizimodu eta bizitza

herririk herri

zuen pozgarri

berearekin gabiltza

 

Erromeria enparantzan

kalean nahiz frontoiko kantxan

bagatoz eta

gogoz beteta

hasi zaitezte dantzan

 

Infernuko auspoarena

ez da noski kontua dena

hotzetan bero

berotan ero

lagunik lagunena

 

Berdin gazteak nola zaharrak

mugi itzazue iztarrak

hemen baikatoz

trikitixa joz

Iparragirretarrak.

 

Musika: Koldo Iparragirre

Hitzak: Aitor Sarriegi