AMETSA NAIZ
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Euriak ez zidan esan
hain luze zela:, hain zeken ausentziaren isiltasuna
eta ihes egin nuen, baina inora bidean galdu egin nintzen.
Noraezean nenbilela
zure ezpain umelak topatu nituen
zure begietan iparra ikusi nuen
ia ohartu gabe berpizten hasi nintzen.
Eta orain
egunsentia daukat nire zain, ametsa naiz
eta ez dut nahi
zu gabe iratzarri nahi ez, ez nuke nahi.
Eta orain
egunsentia daukat nire zain, bai ametsa naiz
eta ez dut nahi
zu gabe iratzarri nahi ez, ez nuke nahi.
Musika: Igor Telletxea
Hitzak: Imanol Ubeda |