Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

MIŅI

«ALAITZ ETA MAIDER»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 1998

 

Gauaren babesean

ilusioak nagusitzen eta parte hartzen duten une hortan

maitasunaren inguruan lotzen diren sentimenduak

adierazteko gai naiz.

Zuregana heltzen den bidearen erdian nago

nahiz eta asko kostatu,

ziur nago egunen batean helmugaraino

helduko naizela.

 

Maitasunaren argia

maitasunaren indarra

zu gabe itzaltzen da

sugarra, zu gabe dut nigarra.

 

Nere barnetik irtetzen zitzaidan indar batek

bultzatu nau, bultzatzen nau

zuganako atrakzioa erakusten.

Nere kontzientzia lasai dago

badakit zer nahi dudan.

Zuregana heltzen den bidearen erdian nago

nahiz eta asko kostatu

ziur nago egunen batean helmugaraino

iritsiko naizela.

 

Musika: Alaitz Telletxea

Hitzak: E. Ortuzar