Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

TXURIA LAN BELTZETAN

«ALAITZ ETA MAIDER»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 1998

 

Txuri batzuen esku

afrikar arrotza

ostiaka gertu zuen

ikusi heriotza, ikusi heriotza

beltz bero, beltz hotza

baten azala eta bestearen bihotza.

 

Gibraltar inguruan

arabiar ugari

bizi berri batekin

dator ameslari

ai ameslari

zenbat mugalari

hauen kontura diren

aberasten ari.

 

Gay eta lesbianek

burruka astuna

"gaitzak hartuta daude"

gure erantzuna

ta ez dakiguna

gure burua dela

gaixorik duguna.

 

Gaitz hau gizarte osoa

sufritzen ari da

sendatu nahi badugu

saiatu sikira, saia sikira

eta ez joan urrutira

nor bera jarri bere

barrura begira.

 

Musika: Maider Zabalegi

Hitzak: Esteban Martiarena