ALKOHOLA ETA NI
«FESTA» ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Utzi nituen nire ideiak
zurekin behar ez nituelako
utzi nituen lagun guztiak
onak ez omen zirelako
utzi nuen nire lana
zurekin egon ahal izateko
alkoholaren menpe nago
ez dut inoiz ihes egingo.
Utzi nion amets egiteari
zure ametsetan murgiltzeko
utzi nuen nire mundua
zuk behartu ninduzulako
utzi nuen neukan guztia
benetan behar zintudalako
alkoholaren menpe nago
ez dut inoiz ihes egingo.
Alkoholaren menpe nago
ez dut inoiz ihes egingo
Alkoholaren menpe nago
ez dut inoiz ihes egingo
Alkoholaren menpe nago
ez dut inoiz ihes egingo |