Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

DENBORA EDER HORI

«EGUNON»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 2000

 

Itsu bitsa itsasoan

labarrean arroka

sakonetik azalera

biziaren borroka (bis)

txalopa txaplaka doa

ta arraunak orroka.

 

Kaioa bihurtzen da kai

kaia bihurtzen kaio

kukuak eta harriak

haizearen aurka jo (bis)

balearen etorrera

mendearen bataio.

 

Karrikatik karkarara

karkaratik karrika

elizpeko haitzulotan

utikoen irrika (bis)

arratsean olatuak

denborari zirrika.

 

Kantauriko gatz urtua

more gainean hori

aitonaren haurtzaroa

arrantza larri jori (bis)

mendetik mendera doa

denbora eder hori.

 

Musika: A. Gozategi /I. Goikoetxea

Hitzak: Jon Sarasua