ZIRKUA
«EGUNON» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 2000
Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak, direnak ta ez direnak
etorri eta ikusi
zirkoa da gure herria zirko liluragarria telebistan agertzen den
bere izar haundi eta guzi
pailazo ta trapezista animali ta artista tximu eta elefante
musika su eta suzi
gure zirku haundi hontan listo gehiegi dago ta
tontoak dira nagusi.
Begira politikoak denak ere betikoak, predikadore multzoa
aulkitxoetan jarrita
denak aulkien jokora ezetz irten bat kanpora, baietz guztiek jarraitu
geratu arren musika
horra hor demokrazia kartzelean ikusia, "anaia haundian" bezela
ez al da gauza polita
begiratu preso hori, bozkatu eta berorri
ken iezaiozu bisita
numero gogorra da hau ikusi nahi ez duenak
segi begiak itxita.
Orain pistaren erdira tropelka etorri dira, gaztetxoek eta haurrek
inoiz ikusi gabeak
iraganeko garaien jaun ta jabe ziren haien jarraitzaile, izpiritu,
ikasle ta oinordeak
ta betikoak korrika gutxi batzuek harrika, klasikoetan klasiko
hori da kuxidadea!
denbora pasa da baina komeriak lehen aina
posible al da ordea?
Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak, direnak ta ez direnak
etorri eta ikusi
zirkoa da gure herria zirku liluragarria telebistan agertzen den
izar haundi eta guzi
pailazo ta trapezista, animali ta artista tximu eta elefante
musika su eta suzi
zenbat ikuskizun mota zuek jarraitu txaloka
zirko haundi honen alde
txalo jotzen ez duenak ederki ordainduko du
beste guztiek debalde.
Hitzak: lon Maia /
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |