Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GOAZEN URRUTIRA

«EGUNON»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 2000

 

Zehar begiratuen uhartean

lotak zipriztinduta su artean

mingainak mutu daude giltzapean

begiradapean

muxu baten atean.

 

Goazen desioaren barrutira

laino batean gora urrutira

eman eskua ta elkarri begira

goazen ilargira

maitaleen herrira

eman eskua ta elkarri begira

goazen urrutira.

 

Gauak erabaki du joatea

maiteminduei agur esatea

orduak pasa diren instantea

zaila da maitea

betiko izatea

ihesi doa ilargi betea

ametsez betea.

 

Gorputzak aske dabiltz

ilargi ta izerditan

gogoan daramatza

izarreko izaretan

gozamen eroaren

pasadizutik paradisura.

 

 

Musika: A. Gozategi /I. Goikoetxea

Hitzak: Xabier Sukia