EGUNON
«EGUNON» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 2000
Suak urari muxuak ematen zizkion atalaietan
baina maitasun urruna dena da lurruna su ezpainetan.
Gaua zabala ta laua argi izpi bat da gogoen zubi
goian ilaren argia zaindari bakarra gauean zuri.
Mendi guztietan gaindi doa oihu baten oihartzunean
azken kantu baten hitza entzungabekoa behar zenean.
Kanta suari txinparta piztuko bazaio kanta neguan
ura malkoen modura zerutik lurrera datorrenean.
Egunon! Hau egun ederra, euria ari du baina ederra da,
plazetan, putzutik putzura saltoka doazen ero batzuk gara.
Hitzak: lon Maia
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |