BIZI
«EGUNON» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 2000
Otoitz ta otoitz, otoi ta otoi
zeru eske arren.
Ezagutzen ez dudan horretan
fidatzen naiz gehien.
Bizi lagunak, bidai lagunak
nora joan badu.
Denbora aurrera doa baina nik
amore eman dut.
Hiltzeko zain bizi
irauteko bizi
gu gera lehenbizi
bizitzeko bizi
bixi-bixi
alai bizi
ta bizitzen utzi.
Zerurikbalego
lurra du jabego
bizitza enplegu
zergatia landu
zer gera gu?
Hankak zoruan zerua sapai
heaizea gidari
hegoak jarri nahi nizkieke
nire ametseri.
Bukatzen ez den lanaren mende
irautea gordin
ur korronteak busti nau eta
nola hegan egin?
Musika: A. Gozategi /I. Goikoetxea
Hitzak: Ibai Esoain |