Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AI HAU GAUAREN ZORAGARRIA

«DULTZEMENEOA»
TAPIA ETA LETURIA
ELKAR, 1992

 

Ai hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

 

Kalean haize hotza

mendian elurra

soineko txuri garbiz

jantzi zaigu lurra

estalpe epelean

behia ta astoa

eta bien erdian

haur eder askoa.

 

Intzentsu, mirra, urrez

hiru errege irrifarrez

Belena datoz gustora

haurraren ondora,

ta Olentzero begi gorri

ume guztien alaigarri

ehun da hogei kilo justuz

zagia hustuz.

 

Herrian somatzen da

tximini usaina

ta gu juntatu gera

boskote bikaina

ejenplu ona ematen

gabiltz alajaina

kristautikan batere

ez daukagu baina.

 

Beraz orain guztiak

nahi zaituztegu ase

eta naximentua

izango da hauxe

Ni naiz Ama Birjina

ta hau da San Jose

gure artetik agian

sortuko da zeoze.

 

Hitzak: X. Euskitze / J. Tapia

Musika: Herrikoia