es | fr | en

Denda

Partitura liburuak

Arrakasta Arrastaka partitura liburua + KD (2009)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak + Diskoa

Trikitixaren irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, 80 eta 90. hamarkadatan puri-purian egondako trikiti-piezekin osatu da partitura-liburu berria. Berarekin batera, kantuon grabaketa originalak biltzen ditun KD-a gehitzen da.

12 kantu aukeratu dira eta Jon Ostolaza izan da transkripzioak egitearen arduraduna.

1.  Alaitz eta Maider: Txanpon baten truke

2.  Kepa Junkera: Madagaskar

3.  Maixa eta Ixiar: Bexamela eta pastela

4.  Imuntzo eta Beloki: Gizontxo gizentxo

5.  Iker Goenaga: Elgeta

6.  Etzakit: Egina

7.  Epelde eta Larrañaga: Kupela

8.  Amaia eta Kristina: 104 ilargi

9.  Gozategi: Nirekin

10.Tapia eta Leturia: Hik lan eta nik jai

11.Urgabe: Kolore gabeko

12.Zabaleta eta Imanol: Gaueko errondea

Partiturei soinu-euskarria gehitzea pentsatu da, orain arte argitaratu diren bertsio arrakastatsuenen lekukotza emanaz.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakaskuntzarako ahalik eta material anitzena sortzeko helburua du.

Faborez 01. Partitura liburua (2008)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak

Mielanjel Haranaren hitzaurrea:

“Partitura hauen iturri den diskoa entzun, eta lau soinujoleek aitormenez beteta utzi dituzte Auntxa, epeldetarrak, Zumarragakoak, Rufino Arrola, Laja, Madariaga Txikia, Sakabi, Txankarta, Juanito Tapia, eta beste hainbeste; haiengandik hartu baitituzte jakintza puskak, eta gure belarri eta behatzetara ekarri.

Zaharrak maisutuz, berriak maisu agertu zaizkigu. Eta ausart.

Soinu txikia mugatua da: tonalitate batzuetan bakarrik jo daiteke pieza bat osorik eta konbentzio musikal ohikoen arabera. Beste tonalitateetatik jotzea, zaila ez ezik,  inkonpletoa ere bada akonpainamenduz; berez dakar abstrakzioan murgil egin beharra. Bide errazak hartu ordez zailetik jotzeko aukera eginak asko adierazten du trikitilarien ausardiaz. Eta erakusten du haiek egin duten esfortzua, gozagarri bihurtu nahian, tonu arraroek –melodia ez-melodikoek– belarrietan egin dezaketen mina”.

ERREPERTORIOA:

1. EN LA FABRIKA Kalejira

2. IGO ZAITEZ PALMARA Baltsa

3. URTE ZAHAR GAUA Pasodoblea

4. LATZA Bolero-pasodoblea

5. ELZISA-TXISTULARIENA Fandangoa

6. KIZKITZAKO FANDANGOA

7. URIGOITI Pasodoblea

8. MENDI MENDITIK Kalejira

9. DONOSTIAKO KALIEN Trikitixa

10. NERE KANTUA ZERA Fox-kunbia

11. DANTZAZALE BAZAUEZE Trikitixa

12. AMAREN PREGUNTIA Porrusalda

13. KAMIÑEROKUA Fandangoa

14. SARGOATE-IRUKURUTZETA Arin-arina

15. ZALDUN GARAIA Pasodoblea

16. ALA PORAI! Trikitixa

17. INKIRRINKI Porrusalda

18. FANDANKOA Fandangoa

19. PUTXUNIKETAN Boleroa

20. ZIRRARA Fandangoa

Faustino Azpiazu, Sakabi (1916-1995) + KD-a (2007)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak + Diskoa

Gerra amaitu gabe zela artean, esku soinu txiki bat heldu da Urolako trenean Zestoako geltokira. Ez dakar izenik, eta inork ez daki ez norentzat ez zergatik heldu den hara. Garai hartan, ospitale militarra zen egungo bainuetxea, eta bertan zen Lasturko Sakabi baserriko Faustino Azpiazu, Teruelgo frontean zauritua. Pasieran, geltokiraino heldu dela, bertako emakumeak ezagutu...

SOINUA PAPEREAN 3 / 2007 PARTITURA +KD-a

Jazinto Rivas, Elgeta (1906-1964) + KD-a (2006)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak + Diskoa

“Elgetak aniztasuna ekarri zuen, musikaltasuna, aldaeren grazia eta sortzearen gozoa. Eta maisu handiekin gertatzen den moduan, oraindik ere ikasi egiten dugu entzuten dugun aldiro.

Mila esker bihotzez, Jazinto.”

SOINUA PAPEREAN 2 / 2006 PARTITURA +KD-a

Manuel Sodupe Gelatxo (1888-1953) + KD-a (2006)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak + Diskoa

Manuel Sodupe Zubizarreta Gelatxo baserrian jaio zen, Elgoibarren, eta hortik datorkio ezizena ere. Gipuzkoa aldean behintzat, gerra bitartean, bera izan zen soinu-jotzailerik sonatuena. Panderoarekin bere emazte Juliana Esnaolak (1892-1974) laguntzen zion gehienetan. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian ere asko ibili zen, eta errepertorio zabala ren jabe zen. Dohain aparta omen zuen piezak moldatzen ez ezik, inprobisatzen ere, sortzaile handia zen seinale.

SOINUA PAPEREAN 1 2006 / PARTITURA +KD-a

Pirinés-Pirinèus-Pirineus-Pirinioak (2006)

salneurria: 6,00 (Bazkideek 5,00) + bidalketa gastuak 0,75 € [informazioa]

[gehitu saskira]

Partiturak

EGILEA: EHTE

…una triga de cantos y bailes de cadagún d'os países, asequibles con o curdión diatonico.

...un primer amanamiento prautico ta es mosicos aragoneses, bascos, catalans y d'atros puestos enta las mosicas tal y como se fan güé en os bailes y trobadas informals...

...nomás se mira d'estar una aina de treballo que puedan fer serbir como fuén d'inspirazión toz aquels que empleguen estas partituras...

Lo que no s'esbiella no remane pas, y lo que no remane á la fin s'amorta.

...ua causida de cants e danças abordables dab l'acordeon diatonic, de cadun deus quate païs...

...ua purmèra apròcha pratica taus musicians aragonés, bascos, catalans o d'alhors, de las musicas taus com son practicadas uei dens los bals o encontres informaus...

...com sol objectiu de perpausar un utís de tribalh qui posca servir de hont d'inspiracion aus qui utilizan aqueras particions...

Çò qui no's renòva pas no's mantien pas, e çò qui no's mantien pas acaba per desaparéisher.

...una selecció de cants i balls, abordables amb l'acordió diatònic, de cada un dels països...

...un primer apropament pràctic per els músics aragonesos, bascos, catalans o d'altres llocs, a les músiques tal com es practiquen avui als balls o a les trobades informals...

...té tan sols com a objectiu proporcionar una eina de treball que pugui servir de font d'inspiració als qui facin servir aquestes partitures...

Si no es canvia no es manté, i si no es manté es mor.

...soinu diatonikoarentzako egokia den herrialde bakoitzeko kantu eta dantzen hautaketa bat...

…dantzaldietan edo topaketa informaletan erabiltzen diren musiken lehen hurbilketa praktikoa izan nahi du musikari aragoar, euskaldun, katalan edo bertze nonbaitekoentzako…

...helburu bakarra partituren erabiltzaileari inspirazio iturri izan daitekeen lan tresna bat ematea dela...

Ez bada aldatzen ez da mantentzen eta ez bada mantentzen hil egiten da.

EHTE 2006