es | fr | en

Trikitixa Euskal Herrian

Akordeoi diatonikoari buruzko lehen datu idatzia 1889.urtekoa da. Bertan Juan Carlos Guerrak Urkiolako erromerian kokatzen du “novisimo acordeón  edo akordeoi diatoniko berri bat” deitzen duena. Nondik etorri eta zabaldu ote zen berriz, ez dago argi. Bi teoria nagusi daude honen inguruan. Zabalduena, trenbidea egitera etorri ziren Alpeetako langileek (Frantses nahiz Italiarrek) bidez etorri zena da.

 

 

1890.urtean Altsasun ateratako argazki batean soinu txikia azaltzen da. Beste teoria batzuen arabera zabalkundea Bilbotik Gipuzkoara izan zen. Bilbotik Arratiara, Zornotzara, Gernikara, Lea Artibaira eta ondoren Elgoibarrera, Gelatxoren ingurura eta Eibarrera, Elgetaren ingurura. Zengotita denda Bilbon zegoen, seguruenik Honner markakoak ziren lehen soinuak eta Zengotitak komertzializatzen zituen. Garbi dago akordeoi diatonikoa Europa guztira zabaldu zela XIX.mendearen amaieran, barkoz, trenez eta modu guztietan.