es | fr | en

Trikitixa, soinu diatonikoa

Euskal Herrian trikitixa edo soinu txikia bezala ezagutzen den instrumentua soinu diatonikoaren familian kokatzen da. Lehen akordeoi diatonikoa Vienan (Austria) egin zen 1829an. Akordeoi diatonikoak haizea erabiltzen du aluminiozko lenguetak dardararazteko eta horrela sortzen da soinua. Txinako Cheng instrumentuan du aurrekaria, armonika baten antzera putz eginez jotzen zen instrumentu hau k.a. 2700. urtetik.

Trikitixaren atalak

Lengueta

Metalezko xaflatxoa, haizeak dardararazten du soinua atereaz. Somier izeneko egurrezko ohe batean kokatzen da.

Hauspoa

Haizea bildu eta botatzeko balio duen kartoizko sistema.

Somiera

Lenguetak kokatzeko balio duen egurrezko ohea.

Teklatua

Botoiak sakatuz haizeari pasatzen uzteko balio duen sistema.

Baxuak

Ezkerreko eskuarekin jotzen dira normalean. Botoi bakar batek lengueta desberdinak liberatzen ditu akordeak sortuz.

Ahotsak

Nota bat jotzerakoan dardara egiten duten lengueta kantitatea. Soinu txikiak normalean 3 eta 4 ahotsekoak izaten dira.

Tremoloa

Ahotsen arteko afinazio diferentziak markatzen du. Afinazioa oso zehatza bada, tremolo gutxi duela esaten da. Ahotsen arteko afinazio tarte handiagoa badago tremolo asko duela esaten da.