es | fr | en

Api 26 2006

Manuel Sodupe Gelatxo (1888-1953) + KD-a

Partiturak + Diskoa

Manuel Sodupe Zubizarreta Gelatxo baserrian jaio zen, Elgoibarren, eta hortik datorkio ezizena ere. Gipuzkoa aldean behintzat, gerra bitartean, bera izan zen soinu-jotzailerik sonatuena. Panderoarekin bere emazte Juliana Esnaolak (1892-1974) laguntzen zion gehienetan. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian ere asko ibili zen, eta errepertorio zabala ren jabe zen. Dohain aparta omen zuen piezak moldatzen ez ezik, inprobisatzen ere, sortzaile handia zen seinale.
SOINUA PAPEREAN 1 2006 / PARTITURA +KD-a