es | fr | en

Api 26 2001

Elgeta, sasiaren sustraiak

EGILEA: KOLDO IZAGIRRE

Liburua + Diskoa

“Txapela jarrita ibiltzen zen Parte Zaharrean, soinua jo eta erdi eskean. Azkenaldian lo hartzen omen zuen erraz, eta behin obra batean berotzeko sua piztuta bertan erori. Horrela hil omen zen.”
Elgetaren inguruan sortu diren mito eta legenden artean dago bere heriotza tragikoarena ere. Arruntagoa izan zen, itxuraz. Zorroagako arduradunek Zialtzetari esan zioten oheratua zegoela hil aurretik, gaixo. Galdetu omen zioten senideren bati deitzea nahi omen zuen, “eta ez zeukala seniderik.” Lagunen bati edo, “eta ez zeukala lagunik.”
Joxean Agirrek esana du filme bat merezi lukeela Elgetak. Anartean, nobela bateko protagonista egin zuen. Iker Goenagak kantu bat eskaini zion.
Elgeta nobela bat da.
Elgeta kantu bat da.
Bizitza konkretu bat ere bada Elgeta, bere musikarekin, bere isilaldiekin.

———————————-

DISKOA: Pepe Andoain soinujoleak bere etxean, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Bar Baserriren gainean grabatua 1960 eta 1964 urteen artean. Elgeta hil eta urtebetera Balentin Aldalur “Zialtzeta”-ri saldu zion Pepe Andoainek grabaketa originala. Konpakto honetan entzungai duzuena originalaren kopia bat da. Ez dugu ezer aldatu nahi izan, grabazioa bere akats eta guzti utzi dugu dokumentuaren balorearen alde.

  • Trikitixa[audio:Elgeta 01.mp3]
  • Porrusalda[audio:Elgeta 02.mp3]
  • Fandangoa[audio:Elgeta 03.mp3]
  • Arin arina[audio:Elgeta 04.mp3]
  • Kalejira[audio:Elgeta 05.mp3]
  • Kalejira[audio:Elgeta 06.mp3]
  • Kalejira[audio:Elgeta 07.mp3]
  • Kalejira[audio:Elgeta 08.mp3]
  • Fandangoa[audio:Elgeta 09.mp3]
  • Arin arina[audio:Elgeta 10.mp3]
  • Fandangoa[audio:Elgeta 11.mp3]
  • Arin arina[audio:Elgeta 12.mp3]
  • Fandangoa[audio:Elgeta 13.mp3]
  • Arin arina[audio:Elgeta 14.mp3]

2001 / Soinuaren Liburutegia, 1