es | fr | en

Abe 19 2018

Paperetik soinura (2)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partiturak

Soinu txikirako kantu ezagunez osatu da partitura liburu hau, 90eko kantu ezagunetatik abiatuz 2018an argitaratu direnetarainoko lagin xume bat hautatuz. EHTEko zuzendaritzan partide garenon eta2018an zehar sare sozialetan galdetuta parte hartu dutenen artean aukeratu dira kantua hauek. Ahalik eta erritmo eta doinu aniztasun handiena bildu da bertan: trikitixa, fandango, ska, bals…

12 kantu aukeratu dira eta Andoitz Antzizar Lasak hartu du transkripzioak egitearen ardura.

 

1.  HUNTZA: Hautsetatik

2.  GOZATEGI: Aita

3.  XABI ABURRUZAGA: Barraketan

4.  IZARO: Errefuxiatuena

5.  IKER DORRONSORO: Berdea eta urdina

6.  JULEN ALONSO: Barruan dugun umea

7.  JOSEBA IPARRAGIRRE: Pipermiña

8.  EN TOL SARMIENTO: Ametsetan

9.  IKER GOENAGA: Asmatu

10. IMUNTZO ETA BELOKI: Joanito

11. KORRONTZI: Emaiogu bostekoa

12. TTIPIKA: Ezinaren eginaz

 

Partitura bakoitzaren hasieran argitaraturiko CDaren eta egilearen erreferentziak, eta edukiko balu, letra ere erantsi zaizkio.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakasle edo ikasleei ahalik eta material anitzena eskeintzeko helburua du.