2018KO LEHEN PARTITURA

2018an zehar Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ekimen berria abian jarria dauka: hilabetero sare sozialen bidez proposatutako kantu baten partiturak egin eta eskura jarriko ditu.

Otsailean zehar egindako proposamenen artean HUNTZA taldearen “Hautsetatik” kantua aukeratu zen. Hona hemen zenbakizko eta solfeozko partiturak:

Hautsetatik zenbakiz

Hautsetatik solfeoz

Martxoa bukatu bitarte bigarren deialdia egingo dugu, eta proposamenen artean berriz ere bat aukeratuta, apirilean zehar argitaratuko dugu bigarrena.

Egon adi beraz eta zure proposamenak jasotzeko zai edukiko gaituzu!