es | fr | en

Api 20 2017

HELDUEN TRIKITI TOPAKETA

Adin nagusikoa zara eta trikitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi zenituen? Edo trikitixa eta panderoa heldutan ikasten hasi zara? Oraindik trikitia edo panderoa jotzen duzu eta giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi duzu? Elkarrekin trikitia eta panderoa joaz ondo pasa eta gauza berriak ikasi nahi dituzu?

Hementxe duzu aukera, zatoz gurekin asteburua pasatzera!

 

NOIZ: Maiatzak 20-21

 

Maiatzaren 20an, 12:00etan, Asteasuko Otabardi aterpetxean elkartuko gara eta egun horretan bertan bi ikastaro izango dira; 17:30ean Imanol Urkizu panderojolearekin eta 19:00etan Iker Allur trikitilariarekin.

 

Prezioa: 65 € (bi eguneko otorduak, loa, ikastaroak eta begiraleak barne)

 

Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera.

 

Plaza mugatuak direnez izena ematen duten lehen 25 pertsonek izango dute etortzeko aukera. Apuntatzeko azken eguna maiatzak 10.

Animatu eta zatoz!