NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA 2016

2016ko azaroaren 26ean ospatuko da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, Getxoko Udalak antolaturik.

PARTAIDEAK:

– Duo Bottasso (Italia)

– Anne Niepold (Alemania)

– Asier Gozategi eta Julen Alonso (Euskal Herria)

– Kristina eta Amaia (Euskal Herrita)

Jaialdia bukatu ostean Algortako Azebarri Kultur Elkartean festak jarraipena izango du. Bertan, Kataluniako Morena Tradipatxanga taldea izango dugu 22:00etatik aurrera.

Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik erosi nahi izatera berriz, Kutxabanken eta Algortako Kultur Etxean bertan ere eskuratu ahal izango dira: prezioa 8 €. Azebarriko sarrera doan da.