es | fr | en

Abu 26 2016

INPERNUKO POZA TRIKITIXAREN XIV. JARDUNALDIAK

TRIKITIXAREN ORAINA ETA GEROA

“Inpernuko Poza” Trikitixaren Jardunaldiekin hasi zenetik 13 urte igaro diren honetan, lehen urteko gaiari berari heltzea erabaki da aurten, 2003an hitz egin zen etorkizuna iritsi baita. Gaur egungo soinu txikiaren eta orokorrean euskal kulturaren errepasoa egin nahi genuke alde batetik, eta bagabiltzan bide honek nora eraman ahal digun ere aztertu nahi genuke euskal kulturgintzan esanguratsuak diren izenen begietatik.

EUSKAL KULTURA LEGITIMAZIOAREN BILA

EGUNA: Irailak 7, asteazkena (19:30ean)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

HITZALDIA: Pako Aristi

Sormenaren esparruko edozein adierazpide artistiko bezala, trikitixak ere badu bere ekosistema, bizirik irauten laguntzen diona: euskal kultura. Hau, ordea, ez da kultur sistema estandarra, ez daukalako botere sistema propio bat atzean, legitimazioa emango liokeena. Kultura hegemoniko espainol eta frantsesaren azpi-zatia da euskal kultura, eta hortik datozkio aje nagusiak: ikusezin izatea, hierarkia falta, erreferente ez izatea eta definizio falta. Kultura oro prozesu sozio-politikoa da, eta historikoa ere bai. Honek munduan nola funtzionatzen duen aztertuko dugu, gurean nola funtziona zezakeen irudikatu dezagun.

TRIKITIXA, KANPOTIK BAINA GERTUTIK

EGUNA: Irailak 8, osteguna (19:30ean)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

MAHAI INGURUA: Gotzon Barandiaran, Juan Carlos Perez, Mikel Markez. Moderatzailea: Juan Luis Zabala

Trikitilariak izan gabe ere, beren jardunetan trikitixa ondo ezagutzen dutela erakutsia dute Juan Carlos Perezek, Mikel Markezek eta Gotzon Barandiaranek. Kanpotik bada ere, gertutasun horretatik begiratuta, trikitixarekin izan duten eta duten loturaz ez ezik, trikitixaren orainaz eta geroaz mintzatuko zaizkigu hirurak mahai-inguru batean, gaiari ikuspuntu askotatik helduta: formatuak, diskoak, plazak, irakaskuntza eta transmisioa…

Abu 24 2016

TRIKITILARI GAZTEEN XXXVI. TXAPELKETA ZARAUTZEN

Urtero bezala trikitilari gazteen txapelketa antolatu du Zarauzko Udalak.

Eguna: Irailak 7, asteazkena

Ordua: 20:30ean

Lekua: Modelo Aretoan

Oinarriak ikusteko klikatu hemen:

ZARAUTZ_OINARRIAK trikitilariak 2016

Eka 13 2016

ELORRIOKO III. TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA

NOIZ: Uztailak 3, igandea

ORDUA: 18:00

NON: Elorrion, plazako frontoian

ADINA: 20 urte bitarteko gazteak (20 urte barne)

SEI BIKOTE SAILKATUKO DIRA

OINARRIAK ELORRIOKO UDALETXEAN ETA WEB ORRIAN EGONGO DIRA: Tlf.946032032 , www.elorrio.net

Izena emateko azken eguna: Ekainak 25, larunbata

iturri@elorrio.net

*** Deialdi irekia izango denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egongo litzateke txapelketa aurretik, arratsaldeko 16:00tan.

Mai 26 2016

TRIKITIXA TOPAKETA

Aurten ere Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikiti topaketa antolatu du.

NORI ZUZENDUA: 16 – 20 urte bitarteko (biak barne) trikitilari edo panderojoleei.

NOIZ: Ekainaren 27tik 29ra.

NON: Otabardi landa aterpetxean (Asteasu).

PREZIOA: 80€

IZENA EMATEKO: idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera  maiatzaren 25etik ekainaren 15era. Plaza mugatuak!!

Bertan izango dituzue, besteak beste, Eneko Dorronsoro ikastaroa eskaintzen, Kristina eta Xabier Solano solasaldian (Andoitzek gidatua), mekanika tailerra eta askoz gehiago!

Animatu!

Mai 9 2016

“ZURIAK ETA BELTZAK JOTAKOAK”

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bere artxiboko argazki zaharren artean aukeraketa egin ondoren eta argazki horiei buruz datu bilketa egin ondoren aurkezten ari garen “Zuriak eta beltzak jotakoak” argazki-liburua argitaratu du.

Liburu hungikarri honetan, XX. mendeko trikitixaren errepasoa egin da irudiak baliaturik,  EHTEk bere artxiboetan dauzkan argazkien lagin bat harturik eta erregistratuta dauzkan argazkiak kontutan hartuta.

Molde ezberdinetako enkuadreak ikusten dira, bakarka, taldean, erromerian, kalejiran, atarian, sukaldean … Begien gozagarri! Trikitixak Euskal Herri osoan izan duen eta daukan garrantziaren adierazgarri!

Tamalez, ez daude EHTEren datu basean izan diren eta oraindik ere badiren hainbeste trikitilari edo panderojoleren irudiak. Deialdia egin nahi genuke beraz, etxeko kutxa gotorretan ondo gordeta dauden altxorren kopia bat EHTEren esku jartzeko, ez nahitaez beste argazki liburu bat ateratzeko, etorkizunean erregistroa gera dadin baizik, eta beti jabearen baimenarekin dudarik gabe.

Mai 2 2016

TRIKITILARI GAZTEEN GETARIAKO XVII. TXAPELKETA

NOIZ: Maiatzak 28, larunbata

ORDUA: 17:00

NON: Getarian, Berdura plazan

ADINA: 18 urte bitarteko gazteak (18 urte barne)

SEI BIKOTE SAILKATUKO DIRA

OINARRIAK GETARIAKO UDALETXEAN ETA WEB ORRIAN EGONGO DIRA

(Tlf. 943 896024, kultura@getaria.org, www.getaria.eus)

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 18, asteazkena

*** Deialdi irekia izango denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egongo litzateke txapelketa aurretik.

Api 25 2016

ITZIARKO ERROMERIA EGUNA 2016

Andutz kultur taldeak Itziarko erromeria eguna antolatu du maiatzaren 7rako.

Egitaraua:

11:00 Kalejira

12:00 Mokadua (herriko plazan)

12:15 Itziarko eta Bianako dantzariak (herriko plazan)

13:00 Kalez kale

14:30 Herri bazkaria (frontoian)

18:00 Erromeria (herriko plazan)

23:00 Erromeria soinujoleekin

Bertan izango dira Hernaniko fanfarrea, Hernaniko albokariak, Zubietako joaldunak, Debako eta Hernaniko txistulariak, Hernaniko dultzaineroak, Xabi Solano eta lagunak, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz etaOstolaza eta Narbaiza.

Bazkaritarako txartela lortzeko Kanalan, Bikainen, Hostalean eta Gure Dendan eskuratu ditzakezu maiatzaren 4a baino lehen.

Api 20 2016

.eus GARA

Euskara eta Euskal Kulturaren komunitate birtualera bildu da EHTE ere. Ezin uler daiteke trikitixa, mundua kolorez betetzen duten hizkuntza guztien artean euskararik gabe. Eta era berean, “gure” egin ditugun doinuek eta dantzek ere badute ezberdintasunik mundu globalizatu eta kolore bakarrekoan. Jarrai dezagun ezberdinak izaten gure kolorea munduari eskainiz!
Beraz, gaurtik aurrera honakoa da gure domeinua:
http://www.trikitixa.eus/
Trikimailua entziklopedia birtuala berriz, domeinu honen barruan sartu dugu:
http://trikitixa.eus/trikimailua/
Eta gure helbide berria:
trikitixa@trikitixa.eus

Api 14 2016

AZPEITIAN KALEJIRA, AFARIA ETA ERROMERIA

Noiz: Apirilak 22 ostirala 19:ootan hasita

Non: Azpeitian

Egitaraua:

19:00 Sanagustin kulturgunetik habiatuta Trikitilarien kalejira kaleetan zehar

21:00 Afaria Sanagustin kulturgunean

23:00 Erromeria BIDE BATEZ taldearekin

Informazio gehiago nahi izatera deitu 943105220 telefonora

Api 1 2016

EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA 2016

NOIZ: Apirilak 23, larunbata

NON: Beasainen

EGITARAUA:

11:00etan Beasaingo Loinazko San Martin plazan elkartu eta hamaiketakoa banatuko da

11:30ean Beasaingo kaleetan zehar kalejira

14:00etan Gernika pasealekuko frontoian bazkaria

*Bazkariko tiketa aurrez hartu beharko da trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatziz edo 943832828 telefonora deituz

Prezioa: Haurrak 15€ / Helduak 18€

Bazkarirako izena emateko azken eguna: apirilak 18

17:30ean erromeria GAITZERDI taldearekin