es | fr | en

"Denda" atala

Abe 19 2018

Paperetik soinura (2)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partiturak

Soinu txikirako kantu ezagunez osatu da partitura liburu hau, 90eko kantu ezagunetatik abiatuz 2018an argitaratu direnetarainoko lagin xume bat hautatuz. EHTEko zuzendaritzan partide garenon eta2018an zehar sare sozialetan galdetuta parte hartu dutenen artean aukeratu dira kantua hauek. Ahalik eta erritmo eta doinu aniztasun handiena bildu da bertan: trikitixa, fandango, ska, bals…

12 kantu aukeratu dira eta Andoitz Antzizar Lasak hartu du transkripzioak egitearen ardura.

 

1.  HUNTZA: Hautsetatik

2.  GOZATEGI: Aita

3.  XABI ABURRUZAGA: Barraketan

4.  IZARO: Errefuxiatuena

5.  IKER DORRONSORO: Berdea eta urdina

6.  JULEN ALONSO: Barruan dugun umea

7.  JOSEBA IPARRAGIRRE: Pipermiña

8.  EN TOL SARMIENTO: Ametsetan

9.  IKER GOENAGA: Asmatu

10. IMUNTZO ETA BELOKI: Joanito

11. KORRONTZI: Emaiogu bostekoa

12. TTIPIKA: Ezinaren eginaz

 

Partitura bakoitzaren hasieran argitaraturiko CDaren eta egilearen erreferentziak, eta edukiko balu, letra ere erantsi zaizkio.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakasle edo ikasleei ahalik eta material anitzena eskeintzeko helburua du.

Aza 30 2018

Eleuterio bera zen festa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGILEA: JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA

LIBURU+DISKOA

Trikitilariei eskainitako neure podium partikularrean Elgeta zegoen lehen postuan eta, oso gutxi ezagutzen nuen arren, Eleuterio Tapiak okupatzen zuen bigarren lekua, trikitia eta herri kirolak aldi berean uztartu zituelako. Bi arlo berezi izango zirela pentsatzen nuen, baina gerturatzen hasi orduko ohartu ginen soinua, dantza, indarra, sasiora eta apustuak… dena nahasian zeudela, mundu bakar bat osatzen zutela.

Eleuterio Tapiak bete-betean bizi izan zuen mendiko erromerien garaia, baina irratiak eta txapelketak etorri eta soinu txikia kultura molde modernoetan sartzen hasi zenean, egoera berrira egokitzen jakin zuen eta, ez hori bakarrik, zenbait arlotan aitzindari izaten asmatu zuen, irakaskuntzan esate baterako, bera izan baitzen Elgetaren ondotik ikasleei ierakusten hasi zena, etxean jendea hartuz lehenik eta Usurbilen lokala zabalduz ondoren.

Zertzelada jakingarri horien gainetik, ordea, bere izaera, inguruan festa jartzeko zuen dohaina, bizitza apustu gisa ikusteko zuen joera eta veste hainbat ezaugarrik egiten dute erakargarri, egiten dute handi Eleuterio Tapia, bere azken urteetako gertakari makurrak ahastu Gabe, Intxaurrondo kuartelean basaki torturatu baitzuten, epailearen Aurrera joan eta libre gelditzeko.

 

Aza 16 2018

HAZIAK II

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hor dun koxka

1 Kateak hautsita

Leire, Eider eta Maider

2 Isilduak

Andoni eta Uxue

3 Urruneko gutunak

Lizar taldea

4 Gorputz askeak

Triki-ni taldea

5 Denok triki-trikian

Iratxo eta Imanol

6 Esan gabekoetan

Amaia eta Miren

7 Lehena

Oihan eta Irati

8 Euritan blai

Egurre taldea

9 365 taupada

Elene, Ainhoa eta June

10 Ametsetan

Urr 30 2018

1979-1991. EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA NAGUSIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

CD 01 1979

Epelde eta Iturbide – Shatseta eta Berstegi – Mujika aita-semeak – Martin eta Egañazpi – Zendoia eta Zabale – Laja eta Landakanda – Epelde eta Egurrola – Tapia eta Astiazaran

CD 02 1980-1

Sahatseta eta Berastegi – Laja eta Landakanda – Maltzeta aita-alabak – Zendoia eta Zabale – Tapia eta Astiazaran

CD 03 1980-2

Miren eta Jose Mari – Epelde eta Iturbide – Epelarre eta Epelde – Martin eta Egañazpi – Rufino Arrola eta Kepa Arrizabalaga

CD 04 1982-1

Junkera eta Ramos – Laja eta Landakanda – Iñaki eta Ramon – Tapia eta Larraitz

CD 05 1982-2

Epelde eta Itrubide – Miren eta Bingen – Zabaleta eta Motriku – Tapia eta Egañazpi

CD 06 1985-1

Mujika Anai-arrebak – Imuntzo eta Epelarre – Pagadi anaiak – Etxeberri eta Uitte

CD 07 1985-2

Barrenola anaiak – Miren eta Iturbide – Azkonobieta eta Imanol – Jauregi anaiak

CD 08 1986-1

Zabale anaiak – Pagadi anaiak – Jauregi anaiak – Miren eta Iturbide

CD 09 1986-2

Martin eta Imanol – Imuntzo eta Epelarre – Tapia eta Leturia – Junkera eta Motriku

CD 10 1988-1

Maixa eta Ixiar – Jauregi anaiak – Laura Apeztegia eta Jokin Jauregi – Imuntzo eta Epelarre

CD 11 1988-2

Zabale anaiak – Martin eta Imanol – Junkera eta Motriku – Tapia eta Leturia

CD 12 1991-1

Lurdes Alkorta eta Iñaki Aiertza – Saizar anai-arrebak – Gozategi anai-arrebak

CD 13 1991-2

Elustondo eta Larrañaga – Goenaga anai-arrebak – Zabale anaiak – Imuntzo eta Beloki

 

 

Urt 25 2018

Paperetik soinura

 

Partiturak

Soinu txikirako kantu ezagunez osatu da partitura liburu hau, 90eko kantu ezagunetatik abiatuz 2015ean argitaratu direnetarainoko lagin xume bat hautatuz. Ahalik eta erritmo eta doinu aniztasun handiena bildu da bertan: trikitixa, fandango, reel, kalejira, napar-mex…

12 kantu aukeratu dira eta Andoitz Antzizar Lasak hartu du transkripzioak egitearen ardura.

 

1.  MAIXA ETA IXIAR: emakume jaio nintzen

2.  TAPIA ETA LETURIA: Maitatzen zaitudalako

3.  GOZATEGI: Zenbaketa garbiak

4.  TAPIA ETA LETURIA: Compostelako erromesa

5.  EPELDE ETA LARRAÑAGA: Plazatik plazara

6.  ELUSTONDO: Non gara?

7.  KEPA, ZABALETA eta MOTRIKU: Ederra baina mizkea

8.  GOZATEGI: Hitz bitan

9.  ELUSTONDO: Baratxuriak

10. LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS: Kopa bat

11. MANDOILEK: Urrutitik kantu

12. TAPIA ETA LETURIA: Soinuak duena

 

Partitura bakoitzaren hasieran argitaraturiko CDaren eta egilearen erreferentziak, eta edukiko balu, letra ere erantsi zaizkio.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakasle edo ikasleei ahalik eta material anitzena eskeintzeko helburua du.

Aza 20 2017

Iturbide, igitai jolea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGILEA: AMAGOIA GURRUTXAGA URANGA

LIBURU+DISKOA

Urrestilan jendaurrean lehendabiziko aldiz jo eta gero, igitaiarekin jarduten nuen arbi sororako bidean, jaiko piez buruan nuela. Horrek ez dauka, baina, inolako meriturik.

Igitaiak oso terreno txikia zeukan, eta baliteke nire pandero jotzeak, tarte txikian soinu ugari ateratzeko gaitasunak, zerikusia izatea horrekin. Nik, izan ere, ez dut mugimendua eskumuturretik egiten, hatzekin baizik.

Eta haize pixka bat sartu zitzaidanez, hurrengo, Nuarbeko Trinidade festetara joan nintzen. Osintxuar bat joaten zen hara piano soinuarekin, Periko zuen izena, eta, igitaiarekin entsaiatu ondoren, hurbildu nintzen. Soinujoleek beti eramaten zuten pandero bat lagun egin ziezaien, eta han ere eskaini zidaten. Nik jo egin nuen.

Aza 20 2017

HAZIAK

 

 

 

 

 

 

 

Ttipika

1 Ezinaren eginaz

Gotzon Batikon

2 Txuri gorri berdea

Irati Gutierrez

3 Laztanen preso

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

4 Barruan dugun umea

Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti

5 Nor

Olatz Alberdi eta Idoia Asurmendi

6 Gauero ametsean

Irati Gutierrez

7 Plazabarrena

Ttipika

8 Iraltz arina

Beñat Zaton

9 Zauriak

Hor dun koxka

10 Melodia zainetan

 

Uzt 14 2017

Pobrearen Pianoa

… Osaba Mikelen soinu gorriak hotsa berezia ateratzen zuen, pianoko soinu txiki hark Larrinaga zuen izena. Urrutira entzuten zen, nola erakartzen ninduen marru zoragarri hark!

Osabak berak kontatu zidan zergatia: soinu etxera joan omen zen Donostiara eta bertan Martzelino Larrinagari eskaera egin omen zion ea trikitixaren hotsa jartzerik ba ote zegoen soinu hari. Baita jarri ere, ez zen ingeniari makala Larrinaga zaharra. Eibarkoa izan behar zuen Martzelinok, erlojeroa ofizioz. …

… Osaba Eluterioren soinuek eragiten zidaten zirrararik handiena: bi Larrinaga-Guerrini zituen, bata marroixka tekladu beltzarekin Do tonuan afinatua, errejistro batekoa. Bestea berdea, eskuinean bi botoi gehiago zituena, baina hotsik ateratzen ez zutenak, edertzeko jarriak. Hau izan omen zen Eleuterioren lehenengo soinua, eta Do tonuan omen zegoen afinatua hasieran. Liluratua egoten nintzen osabari begira. Tresna haiek margotzen nituen nire eskolako kaieretan. Nola gustatzen zitzaizkidan Larrinaga zahar haiek… (Joseba Tapia Usabiaga)

… Langile guztiek behar izaten dituzte erremintarik egokienak beraien lana txukun burutzeko. Trikitilariek ere, soinean eramaten dituzten lanabesak direnik eta preziatuenak izaten dira, altxor baten modura zaintzen dituzte. Hari horri tiraka, trikitixaren munduan altxor preziatuenak izan dira Marcelino Larrinagaren eta Florentino Guerriniren eskuetatik sortutako soinuak. Liburu honetan tokia egin nahi izan diegu etxeetan gordeta dauden egurrezko bitxi horiei.

Euskal Herrian zehar trikitixa ugari aurkitu ditugu molde honetakoak. Kepa Gonzalez argazkilariaren proposamenez etxez etxe joan gara soinu hauek dauden ingurunean bertan argazkiak ateratzera, soinu bakoitzari bere tokia errespetatuz. Soinuen jabeek beraien etxeetako ateak ireki dizkigute eta Kepak etxeko tokirik egokienak aukeratu ditu argazkiak burutzeko, ondoren estudioan mimo handiz landu dituelarik. … (EHTE)

Aza 28 2016

GEURE KOLKOTIK 2016

Itsaso Elizagoien

1. Irune nora hoa?

2. Mus partida

3. Gozatu bizitza

Xabi Aburruzaga

4. Laida

5. Fanos

6. Barraketan

Xabier Etxaniz

7. Azken aldia

8. Luizia

9. Zapatak urratuta

Ander Zabaleta

10. Bizi

11. Legaire

12. Martiodako dordokak

Patrik Larralde

13.Uda

14. Denbora pasa

15. Mazurkabaltza

Aza 28 2016

Laja, trikitixaren zubia

EGILEA: JOXEMARI IRIONDO UNANUE

LIBURUA + DISKOA

Elgetaren jakituria, Sakabiren soinua jotzeko zehaztasuna –notak garbi markatzea gustatzen zitzaion Lasturkoari– eta Joxe Mari Altuna musikalari azpeitiarraren trebezia ikasi eta ondu zituen, lehengo trikitilari zaharretatik abiatu eta oraingo trikitilari gazte ondo hezietara zubia egiteko. Eta aurrekoen eredua jarraituz, ate-joka etorri zaizkion gazteei bere jakituria transmititzen saiatzen da, aurrerantz ere iraun dezan trikitixak sendo eta indartsu. Nekez izango da Gipuzkoan herri eta auzorik inoiz edo behin Laja soinua jotzen izan ez denik. Hasi Gorostietako saletxe ondoko erromeriatik eta Kataluniako Arsèguelera, plaza txiki eta handi asko ezagutu du bere ibilbide luze eta oparoan. Azkenengo urte hauetan, berriz, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean ere ezaguna da Lajaren irribarre gozoa eta lanerako gogoa. “Soinua ondo jo ez ezik, inportantea da herriarekin elkartzen jakitea, bat egitea -zioen-. Eskatutakoa ematen saiatzen bazara, berriz ere itzuliko zara herri horretara. Maila ona eman behar da, jendearekin ondo konektatu, eta eskatzen dizuna ematen ahalegindu”, esaten du.