es | fr | en

"Trikitixa albisteak" atala

maiatza 31 2017

MAKETA LEHIAKETAN AUKERATUAK

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen maketa lehiaketan zuzendaritzak eskerrik beroenak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei. Ez diguzue lan erraza jarri.

Aukeraketa egin ondoren hauxe izan da emaitza:

 

– MELODIA ZAINETAN – Hor dun koxka

– PLAZABARRENA – Irati Gutierrez

– LAZTANEN PRESO – Irati Gutierrez

– BARRUAN DAUKAGUN UMEA – Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

– ZAURIAK – Beñat Zaton

– GAURO AMETSEAN – Olatz Alberdi eta Idoia Asurmendi

– EZINAREN EGINAZ – Ttipika

– IRALTZ ARINA – Ttipika

– TXURI GORRI BERDEA – Gotzon Batikon

– NOR – Uxue Kerejeta eta Andoni Orue

 

10 hauetatik bideoklipa grabatzeko aukeratua berriz Julen Alonso eta Eneritz Aulestiaren BARRUAN DAUKAGUN UMEA kantua izan da.

 

Zorionak guztiei!

maiatza 26 2017

GAZTEEN TRIKITIXA ETA PANDERO TOPAKETA 2017

16 eta 20 urte bitarteko gazteei eskainia.

 

NOIZ: Ekainaren 23tik 25era

 

NON: Izurako Ferme Gaineko Etxea aterpetxean

 

Ikastaroa Joseba Tapiarekin eta elkarrizketa Maider Zabalegiekin.

Ekainaren 24ean kontzertua bertako trikitixa ikasleekin eta trikitilariekin batera Donazaharren.

 

Prezioa: 80 € (hiru eguneko otorduak, loa, ikastaroak eta begiraleak barne)

Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera.

Plaza mugatuak. Apuntatzeko azken eguna ekainak 12.

Izen emate orriak – KLIKATU HEMEN

 

Animatu eta zatoz!

maiatza 25 2017

TRIKITILARI GAZTEEN ELORRIOKO IV. TXAPELKETA

NOIZ: Uztailak 1, larunbata

ORDUA: 19:00

NON: Elorrion, Plazako frontoian

ADINA: 20 urte bitarteko gazteak (20 urte barne)

SEI BIKOTE SAILKATUKO DIRA

OINARRIAK ELORRIOKO UDALETXEAN ETA WEB ORRIAN EGONGO DIRA

(Tlf. 670 40 08 45, iturri@elorrio.eus, www.elorrio.eus)

Izena emateko azken eguna: Ekainak 26, astelehena

***Deialdi irekia izango denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egongo litzateke, txapelketa aurretik, arratsaldeko 17:00etan.

maiatza 12 2017

TRIKITIXA ETA PANDERO UDALEKUA 2017

NOIZ: Ekainaren 26tik 28ra

 

NON: Asteasuko Otabardi aterpetxean

 

Ikastaroa Ines Osinagarekin (GOSE) eta elkarrizketa Josune Arakistain eta Uxue Amonarrizekin (HUNTZA).

 

Prezioa: 80 € (hiru eguneko otorduak, loa, ikastaroak eta begiraleak barne)

Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera.

Plaza mugatuak. Apuntatzeko azken eguna ekainak 11.

 

Animatu eta zatoz!

Api 28 2017

TRIKITILARI GAZTEEN GETARIAKO XVIII. TXAPELKETA

NOIZ: Maiatzak 27, larunbata

ORDUA: 17:00

NON: Getarian, Berdura plazan

ADINA: 18 urte bitarteko gazteak (18 urte barne)

SEI BIKOTE SAILKATUKO DIRA

OINARRIAK GETARIAKO UDALETXEAN ETA WEB ORRIAN EGONGO DIRA

(Tlf. 943 896024, kultura@getaria.org, www.getaria.eus)

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 17, asteazkena

*** Deialdi irekia izango denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egongo litzateke txapelketa aurretik.

Api 20 2017

HELDUEN TRIKITI TOPAKETA

Adin nagusikoa zara eta trikitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi zenituen? Edo trikitixa eta panderoa heldutan ikasten hasi zara? Oraindik trikitia edo panderoa jotzen duzu eta giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi duzu? Elkarrekin trikitia eta panderoa joaz ondo pasa eta gauza berriak ikasi nahi dituzu?

Hementxe duzu aukera, zatoz gurekin asteburua pasatzera!

 

NOIZ: Maiatzak 20-21

 

Maiatzaren 20an, 12:00etan, Asteasuko Otabardi aterpetxean elkartuko gara eta egun horretan bertan bi ikastaro izango dira; 17:30ean Imanol Urkizu panderojolearekin eta 19:00etan Iker Allur trikitilariarekin.

 

Prezioa: 65 € (bi eguneko otorduak, loa, ikastaroak eta begiraleak barne)

 

Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera.

 

Plaza mugatuak direnez izena ematen duten lehen 25 pertsonek izango dute etortzeko aukera. Apuntatzeko azken eguna maiatzak 10.

Animatu eta zatoz!

 

 

Api 20 2017

ITZIARKO ERROMERIA EGUNA

Andutz kultur taldeak Itziarko Erromeria Eguna antolatu du.

 

NOIZ: Maiatzaren 6an

 

Bertan izango dira Estanga anai-arrebak, Jagoba eta Maddalen, Naiara eta Jugatz, Mirari eta Aintzane, Hernaniko fanfarrea, Hernaniko albokariak, Zubietako joaldunak,  Debako eta Hernaniko txistulariak eta Hernaniko dultzaineroak.

 

Herri bazkaria eta afaria ere antolatu dute. Informazio gehiago nahi izatera klikatu kartelean.

Mar 8 2017

SAN JOSETAKO TRIKITI JAIALDIA 2017

NOIZ: Martxoaren 18an, 17:30ean

NON: Azpeitiko Soreasu antzokian

PARTAIDEAK:

– Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña

– Maixa, Errekalde anaiak eta Azkonobieta anaiak

– Jone Uria eta Julene Otegi

– Aire ahizpak

– Tapia eta Leturia

– Iker Allur eta EinGO

 

SARRERAK: Martxoaren 11tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12€-tan:

– Azpeitiko Mendizabalen, Pastorkuan eta Berdien

– Azkoitiko Ixidron

– Elkartera idatziz: trikitixa@trikitixa.eus

– Elkartera deituz: 943 83 28 28 (goizez)

Erreserbak egunean bertan 16:00etatik 16:30etara jaso beharko dira leihatilan (jasotzen ez direnak salgai jarriko dira).

Ots 3 2017

MAKETA LEHIAKETA

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea aurten berrikuntza batekin dator: MAKETA LEHIAKETA.

25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendua dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zure proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. 10 kantu hoberenekin CDa grabatuko dugu estudioan, eta kanturik hoberenari bideoklipa grabatzeko aukera emango diogu.

Oinarriak:

MAKETA LEHIAKETA ARAUAK

Animatu! Zure zain gaude!

Urt 30 2017

ZENBAKIZKO PARTITURAK

Trikitixa ikasle, irakasle eta zaleen eskaerak asetze aldera, 2016 urtean zehar Euskal Herriko Trikitixa Elkarteako zuzendaritzak 12 pieza zenbakizko partituretan jartzea erabaki zuen. Lehenik aukeraketa zabal bat egin ondoren, 12 gustukoenak transkribatu dira.

2016 urte hasieran Geure Kolkotik diskoetako sei kantu aurkeztu ziren modu berdinean, aurten ere Tirikitrauki musika dendak eskeintzen duen Zenbakiz web orria erabiliz egin dira 12 partiturak. Zuzenketa batzuren faltan, argitalpen honen datan lehenengo 6 partitura jarri ditugu eskura.

Kantu hauek eskuratzeko, web orri honetan bertan eskuin aldean ikusten duzun Zenbakizko partiturak atalean klikatu behar duzu. Ondoren kantua aukeratu, deskargatu, nahi izatera inprimatu eta gozatzen hasi!